{"product_id":"krokodiloa-ohe-azpian-25-ostiral-saila","title":"Krokodiloa ohe azpian: 25 (Ostiral saila)","description":"Reseña del editor HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO SARI NAZIONALA (2003) IBBYko OHOREZKO ZERRENDAN SARTUA Tipo arrunta da ipuin honetako protagonista. Arrunta du etxea, arrunta lanbidea, arrunta izena bera ere: J.J. Ohitura arruntak ditu egunero berritzen dituenak beti berdin beti berdin edo antzera. Baina halako batean, gaur, ohetik jaiki, eta batere arrunta ez den zerbait gertatu zaio: Krokodilo bat ikusi du bere ohe arruntaren azpian. Egoera surrealista horretatik abiatuta, eta umore ukitu finez, gertaerak korapilatuz doa autorea, amaiera biribil batera iristen den arte. Biografía del autor Errenterian jaio zen. Filosofia ikasi zuen Parisen, eta, gaur egun, Literaturaren Didaktika irakasten du Donostiako Irakasleen Eskolan (UPV-EHU).Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio-lanak egin baditu ere, Haur eta Gazteen Literaturan dauzkagu bere emari nagusiak; dagoeneko, alor horretan, 30 titulu argitaratu ditu.Aipatutako titulu hauetatik asko hainbat hizkuntzatan itzulita argitaratu dira: ingelesez, frantsesez, gazteleraz alemanez, katalanez, galegoz, arabieraz, koreeraz…1982an, Lizardi saria irabazi zuen Txan Fantasma ipuinarekin; eta 1991n, berriz, Euskadi saria, Alex ipuinarekin.Plazaratzen dugun Krokodriloa ohe azpian kontakizunak Antonio Maria Labaien saria jaso ondoren (2002), Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala ere lortu zuen, 2003an.Nazioarteko aipamenak ere jaso ditu Mariasun Landak: Iholdi (1992an) eta Krokodiloa ohe azpian (2006an) IBBYren Ohorezko Zerrendan sartuak izan ziren, eta Elefante txori-bihotza Municheko Nazioarteko Haur eta Gazte Liburutegi famatuaren White Raven zerrendan agertu zen, 2001ean.Landaren beste izenburu batzuk: Izeba txikia (1988), Nire eskua zurean (1995), Ahatetxoa eta sahats negartia (1999), Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean (1997), Galtzerdi suizida (2001).","brand":"Reciclibros","offers":[{"title":"Aceptable","offer_id":59349352350030,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false},{"title":"Bueno","offer_id":59349352382798,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false},{"title":"Muy bueno","offer_id":59349352415566,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false},{"title":"Como nuevo","offer_id":59349352448334,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/1019\/9331\/6686\/files\/ec5766fc-66aa-444b-b904-8f339a4d1b02_a85b382f-b5bc-4f74-8ad2-76c58a853b41.jpg?v=1777102707","url":"https:\/\/www.reciclibros.com\/products\/krokodiloa-ohe-azpian-25-ostiral-saila","provider":"Reciclibros","version":"1.0","type":"link"}