{"product_id":"telefono-kaiolatua-13-narrazioa","title":"Telefono kaiolatua: 13 (Narrazioa)","description":"Reseña del editor      Bai telefonoek eta bai ispiluek desasosegua sortzen digute. Amesgaiztoetan sarri agertzen zaizkigu. Ezinegona sortzen digute, lo egiteko pastilak hartzera behartzen gaituzte. Sosegurik eza agertzen da kontakizun hauetan. Telefono-kabina baten bila aritu, eta, bat aurkitu orduko, telefono-haria moztuta dagoela ohartzen denaren sosegurik eza. Telefono-kabina zepo hilgarritzat, zerraldotzat sentitzen duenarena. Esan dezagun telefonoa giderretik duenak mundua duela mendean. Esan dezagun, hamairu ipuinetan, Harkaitz Cano bezalako idazle gazte baina eskarmentudunak jenero beltza nahasten duela absurduarekin eta surrealismoarekin. Esan dezagun telefono kaiolatu batez ari garela. Bai, esan?      Biografía del autor      Harkaitz Cano Jauregi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 4a) euskal idazle eta itzultzailea da. Literaturan ez ezik, telebista eta irratiko gidoilari ere lan egiten du, hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain. 1993an, Susa aldizkarian ezagutzera emandako Lubaki Bandaren partaide izan zen eta ordutik idazle izateko erabakia hartu zuen.[1] Zuzenbidean lizentziaduna da. Mota guztietako lanak egin ditu: ipuinak, eleberria, poesia, kronikak, haur- eta gazte-literatura, baita itzulpenak ere; adibidez, Hanif Kureishi eta Allen Ginsbergen lanak. New Yorken bolada bat eman ondoren, hiri hori sarritan agertu da haren liburuetan. 1992an Imajina Ezazu Euskadi, 1993an Donostia Hiria eta 1998an Ignacio Aldecoa sariak irabazi zituen. Euskadi Literatura Saria hiru aldiz jaso du: 2005ean, Belarraren ahoa-rekin, 2012an, Twist eleberriarekin eta 2014an Orkestra lurtarra lanarekin","brand":"Reciclibros","offers":[{"title":"Aceptable","offer_id":59349448655182,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false},{"title":"Bueno","offer_id":59349448687950,"sku":"2159458_1_3","price":6.57,"currency_code":"EUR","in_stock":true},{"title":"Muy bueno","offer_id":59349448720718,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false},{"title":"Como nuevo","offer_id":59349448753486,"sku":null,"price":0.0,"currency_code":"EUR","in_stock":false}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/1019\/9331\/6686\/files\/74befd15-1ee6-4b2c-9639-3ca56a987e30_7f686e71-d9f8-4499-b559-27e58897c5f2.jpg?v=1777102670","url":"https:\/\/www.reciclibros.com\/products\/telefono-kaiolatua-13-narrazioa","provider":"Reciclibros","version":"1.0","type":"link"}